Kolapsoa zuraren zelula-pareten mailatzea da eta, kanpotik, piezen gainazalaren izurtze-moduan azaltzen da. Muturrak erdialdea baino lodiago agertzen dira, eta sekzioko karratuko piezek, arinki, forma erronboideko sekzioa hartzeko joera dute. Pieza osoari edo zati bati eragin diezaioke eta barne-pitzatuak agertzea ekarri ohi du. Ondorioz, zura praktikan baliaezina geratzen da ondorengo edozein lanketatarako.
Zurgiharrak arrisku handiagoa du zurgizenak baino. Kolapsatzeko joera duten espezieen adibide gisa, eukaliptoa, artea, intxaurrondoa eta makala adierazi ohi dira.