Organismo asko zuraren zelulosa eta lignina elikagaitzat hartuta bizi dira, batez ere onddoak eta intsektuak. Horrela, zura degradatu egiten da eta, ondorioz, erresistentzia galtzen du. Eguzkiak eta euriak ere degradazioa sor dezakete; suntsitzaile abiotiko deitzen zaie horiei, eta horien kontra neurriak hartu behar izaten dira.
Zur guztiak ez dira neurri berean kaltetzen, eta eragile degradatzaileen aurreko erresistentzia aldakorra dute. Hori dela eta, iraunkortasun naturala kontzeptua sortu da. Espainiar estatuan gehien erabiltzen diren espezieen iraunkortasun naturala UNE 56.417 arauan azaltzen da.
Intsektuek eta onddoek zuretan sortzen dituzten kalteak aztertuko ditugu.