Propietate mekanikoak

Zuraren ezaugarriak aldatu egiten dira haren hezetasun-edukiarekin, zamaren iraupenarekin eta zuraren kalitatearekin (gogortasuna, dentsitatea, akatsak…).

Zuraren ezaugarri mekanikoak zuntz paraleloen eta zuntz perpendikularren bidez azter daitezke. Fitxa teknikoetan noranzko paraleloan aztertuko ditugu zuntzak, erresistentzia handiagoa delako noranzko perpendikularrean baino.

Zuntzen noranzko paraleloa Zuntzen noranzko perpendikularra

Fitxa teknikoetan, gainera, hiru indar mekaniko (makurduraren kontrako erresistentzia, konpresioaren kontrako erresistentzia eta trakzioaren kontrako erresistentzia) eta elastikotasun-moduluaren balioa adieraziko ditugu. Hona hemen propietate horiek banan-banan:

1. Makurduraren kontrako erresistentzia: zurak zuntzen konpresio- eta trakzio-tentsioen aurka paraleloan egiten duen indarra da.

Makurduraren kontrako erresistentzia:

Zura posizio desberdinetan egon daiteke makurdura-indarrei aurre egitean:bi euskarriren artean, bi euskarriren gainean edo pieza bati itsatsita.

Piezak luzeak eta meheak direnean, propietate honek garrantzi handia du (apalak, bankuak, zoruak...). Zurak makurduraren kontrako erresistentzia oso handia izaten du.

2. Trakzioaren kontrako erresistentzia: aurkako noranzkoko bi tentsioren aurrean zurak egiten duen indarra da, zeharkako sekzioa txikitu eta luzera handitu egiten duena.

Altzarigintzan garrantzi gutxi daukan arren, zurezko egituretan garrantzi handia du.

Trakzioaren kontrako erresistentzia

3. Konpresioaren kontrako erresistentzia:zanpatzeko joera duten tentsioen aurka zurak egiten duen indarra. Zanpatze-efektua handiagoa da noranzko perpendikularreko zuntzekin aurkako noranzkoan baino.

Konpresioaren kontrako erresistentzia

4. Elastikotasun-modulua: zurak luzetara eta hautsi gabe kopatzeko duen gaitasuna da. Zuretan bi elastikotasun-modulu daude, noranzko paraleloko zuntzetan:trakzioaren kontrako elastikotasun-modulua eta konpresioaren kontrako elastikotasun-modulua; izan ere, lehenago ikusi dugunez, indar horien kontrako erresistentziak balio ezberdinak hartzen ditu.

Praktikan, noranzko paraleloko zuntzetan, elastikotasun-moduluaren balio bakarra erabili ohi da.

Hori kalkulatzeko, trakzioaren eta konpresioaren aurreko balioak hartzen dira kontuan. Haren balioa 70.000 eta 120.000 kg/cm2 artekoa izan ohi da, zuraren kalitatearen arabera.

Elastikotasun-modulua