Atal honetan, mapa baten bidez, zur mota bakoitza nongoa den adieraziko da. Mundu-mapan, jatorrizko lekua beste kolore batekin azalduko da eta zer kontinentetakoa den ikusteko aukera izango da.
Jatorriaren arabera, espezie hostozabalen zurek ondorengo sailkapena dute:
- Hostozabal borealen zura. Habitata Kantzer tropikoaren eta zirkulu polar artikoaren artean daukaten zuhaitz hostozabalen zurak izendatzeko erabili ohi da.
- Hostozabal australen zura. Izen hau gutxiago erabiltzen da, talde horretako hostozabalak ere gutxiago direlako. Habitata Kaprikornio tropikoaren eta zirkulu polar antartikoaren artean daukaten zuhaitzetatik datozen zuretara mugatzen da.
- Hostozabal tropikalen zura. Habitata bi tropikoen artean duten hostozabalen zur guztiak izendatzeko erabiltzen da forma hau.