Itxura

Argazki batean zuraren itxura ikus daiteke, bai haren betak, bai kolorea. Esan beharra dago zati txiki bat besterik ez dela eta benetako itxura zur zati handiago batekin ikus daitekeela.

Zuraren haziera-eraztunak begiratu hutsez ikus daitezke edo, bestela, irudia hamar aldiz handitzen duten tresnak erabilita (hau da, egitura makroskopikoa aztertuta). Batzuetan, haziera-eraztunetan erraz antzeman daitezke udaberrian osatzen den zura, eta udan eta udazkenean osatzen dena.

Zuhaitzen haziera-eraztun gazteenek zuraren zurgizena osatzen dute, azalaren azpian dagoena; ostera, haziera-eraztun zaharrenak zuhaitzen bihotzaren inguruan daude eta zuraren zurgiharra osatzen dute.

Zuhaitzaren anatomia