Zuraren zuntza, normalean, zuhaitzaren ardatzarekin paralelo hazten da. Orientazio horri zuntz zuzena deitzen zaio. Batzuetan, ordea, zuntzak beste noranzko batzuk hartzen ditu eta akats hauek gerta daitezke: zuntz kiribildua, zuntz biratua eta zuntz nahastua. Hori gertatzen denean, ondorio hauek izaten dira: zuraren zuntzak zenbait eragiketatan altxatzea; lehortze-garaian kopatzeko joera handitzea, eta zuhaitz-ardatzaren norabidean zuraren erresistentzia gutxitzea.