Propietate teknologikoek adierazten dute zurak zer egokitasun duen mekanizazio-prozesuetan edo lantzeko garaian. Ezaugarri fisikoek eta mekanikoek zuraren propietate teknologikoetan eragiten dute.
Banakako fitxetako propietate teknologikoen atalean, diagrama baten bidez azalduko dira zuraren mekanizazio-prozesu arruntenak eta horiek gauzatzeko erraztasuna. Hona hemen prozesuak eta ezaugarriak:
- Zerraketa: orokorrean, zur astunak bigunak baino zailagoak izaten dira zerratzeko; baina zur bigunek, batzuetan, erretxina-poltsak dituztenez, zerratzeko prozesua oztopatzen dute.
- Torlojutzea eta iltzatzea: askotan, zuretan torlojuak sartzean, pitzatzeko arriskua izaten da (egur bigunetan, adibidez), eta iltzatu eta torlojutu aurretik, zuloak egin behar izaten dira.
- Kolatzea: zurak merkatuan gehien erabili ohi diren kolekin zer bateragarritasun daukan adieraziko da. Zur koniferoek, orokorrean, kolatze txarra izaten dute, eta gainazala prestatzean, arazoak agertzen dira (zuntza altxatzea, adibidez).
- Akabera: zura bernizekin, tindagaiekin, pinturekin eta bestelakoekin bateragarria den ala ez adieraziko da.Batzuetan, zura apaindu aurretik, gainazala prestatu behar izaten da.