Zenbait zur motak, batez ere zuhaitz tropikalenek, substantzia mineral asko (silizea, oxalatoak, kaltzioa…) dituzte zeluletan eta ehunetan. Zelula horiek enborrean banatuak egon daitezke, edo denak puntu batean kontzentratuak, harri baten modura.
Hori gertatzen denean, ondorio hauek gerta daitezke: mozteko erabiltzen diren zerrak kamustea eta erremintak haustea.