Haziera-eraztun irregularrak sortzen dituen desbideratze bat da. Zuhaitzen % 60k izaten du desbideratze hori. Zelulek zuhaitzaren barruan sortzen diren indarrei erantzun behar diete, eta disimetria horrek eszentrikotasuna sortzen du.
Desbideratzearen arrazoiak hauek dira: haizearen eragina, lurraren malda, adarrak okertzea eta eguzkiaren gehiegizko indarra.
Ezaugarri horrek bi ondorio nagusi ditu: zerratzearen produktibitatea gutxitzea eta zura kopatzeko joera.