Barrutik kanpora agertzen diren barne-irekidurak dira. Zura hautsi egiten da enborraren plano erradialean. Enborrak jasan ditzakeenak baino esfortzu handiagoak agertzen direnean gertatzen da.
Pitzadurak honela sailkatzen dira, zuretan sortzen dituzten indarren arabera: haize-pitzadurak, izotz-pitzaduraketa lehortze-pitzadurak. Azken talde horretan, pitzadurak zuraren gainazalean, ertzetan eta barruan agertzen dira. Zuraren barruan agertzen direnek sortzen dituzte galera handienak, zementazioek eta kolapsoek sortuek.
Enborrean eta adarren muturretan egoten dira pitzadura gehienak, haizearekin kontaktu handiagoa dutelako.
Pitzaduren eraginez, zuraren erresistentzia gutxitzen da eta, bestetik, estetikaren aldetik, zurak itxura galtzen du.