Zerraketaren berezko akatsak dira. Horien ondorioz, zerratutako zurezko piezak ertzetako batean azal-arrastoak ditu eta fustearen sekzio zirkularra nabarmen agerian geratzen da.
Gemarako (UNE 56522-72 arauari jarraituz), honako hau neurtzen da: berori agertzen deneko aurpegi bakoitzean, piezak izan beharko lukeen zabalera izendatuaren eta benetan duen zabaleraren arteko gehieneko aldea. Emaitza balio absolutuetan nahiz erlatiboetan (ehunekoetan) adieraz daiteke.
Gemak sarritan azaldu ohi dira zuhaitz kurbatuetan. Izan ere, horietan, zerrariak ezin du ebaketa zuhaitzaren formara egokitu zuntzaren norabidean. Orobat, neurri jakin bat emaitzazko piezara egokitu nahi denean agertzen dira.