Erredurak

Zura suaren eraginpean dagoenean, gainazalak berehala jasaten ditu haren ondorioak. Ikatz-geruza bat sortzen da eta horrek galarazi egiten du errekuntzarako beharrezko oxigenoa zuraren barnealdera igarotzea. Ondorioz, errekuntza moteltzen da eta, bero-ekarpenak irauten ez badu, prozesua gelditu ere egin daiteke.

Nolanahi ere, lehen hiru milimetroetan behinik behin, zura erabat belztuta, pitzatuta eta erresistentzia mekanikorik gabe geratzen da. Hala, haren gainean edozein esfortzu aplikatuz gero, hautsi egiten da eta suak eragin ez duen gainerako zatitik askatzen da.