Argiak eragindako degradazioaren ondoriozko iluntzea

Argiaren espektro ultramorea mikra batzuk sartzen da zuraren barruan. Horrek berekin dakar lignina deskonposatzea eta, ondorioz, eragin handia du zuraren zelulen pareta primarioaren ezaugarrietan eta pareta sekundarioaren lehen mailaren zati batean. Deskonposizio horrek zuraren zelulak bereiztea eta, horrekin batera, sakabanatzea dakar.

Argiaren ekintzaren ondoriozko degradazioa motela da hasiera batetik; baina, area gehiago, degradazioa areagotzen den heinean. Izan ere, degradatutako zurak gainerako zuraren babes gisa dihardu. Hala, argiaren lehen efektuak lehen eta zazpigarren urteen artean nabarmentzen dira, zura zein eraginpe-mailan dagoen. Horrek kolore-aldaketa bat dakar. Hala, zur argiak iluntzen dira eta ilunak argitzen dira. 100 urte eraginpean egon ondoren, degradazioak zuraren lehen milimetroei eragiten die. Udaberriko eremuak gehiago degradatzen dira udazkenekoak baino, eta zurgizena gehiago zurgiharra baino.

Espektro infragorria 1 edo 2 mm-ko sakoneraraino sartzen da zurean, eta zura berotzea dakar berekin; are gehiago eguzkiaren eraginpean zenbat eta luzaroago egon eta zura zenbat eta ilunagoa izan. Bero horren ondorioz, zura lehortu daiteke eta, horrekin batera, berori lermatzeko eta pitzatuak agertzeko arriskua dago.