Hezetasun-edukia aldatuz gero, zuraren neurriak ere aldatu egiten dira. Eduki hori handitzen denean, hanpatu egiten da; gutxitzen denean, berriz, uzkurtu edo lermatu.
Zuraren hezetasunaren eta bolumenaren aldaketak kontrakzio bolumetrikoaren koefizientearekin neurtzen dira.
Zuraren neurri-aldaketak hiru norabidetan izaten dira. Zuraren dimentsioa % 2 eta % 10 artean alda daiteke, mugimendu horiek gertatzen direnean.
Neurri-aldaketa handiena noranzko tangentzialean gertatzen da; noranzko erradialean, tangentzialaren % 60koa izaten da; eta luzetarako noranzkoan, tangentzialaren % 2 besterik ez da izaten.
Kontrakzio erradialean eta tangentzialean izaten diren mugimenduek zura kopatu edo okertu egiten dute.
Zuraren mugimendua |
Kontrakzio bolumetrikoaren koefizientearen arabera, zurak honela sailkatzen dira:
Sailkapena | Kontrakzio bolumetrikoaren koefizientea | Adibideak |
Zur oso egonkorrak | <0,35 | Baltsa, intxaurrondoa eta teka |
Zur egonkorrak | 0,35-0,45 | Irokoa eta gereziondo amerikarra |
Zur erdimugikorrak | 0,45-0,5 | Pinua eta haritza |
Zur mugikorrak | 0,5-0,6 | Pagoa eta artea |
Zur oso mugikorrak | >0,6 | Eukaliptoa |