Dentsitatea

Dentsitatea masaren eta bolumenaren arteko erlazioa da.

Zuraren masak eta bolumenak zerikusi handia dute ur-edukiarekin; horregatik, nahitaezkoa da dentsitatea beti baldintza jakinetan neurtzea. Normalean, % 12ko hezetasunarekin neurtzen da.

Dentsitatea zuhaitz mota bakoitzaren berezko ezaugarria da. Orokorrean, eraikuntzan normalean erabiltzen diren koniferoen dentsitatea 400 kg/m3 eta 550 kg/m3 artekoa izaten da.

Erabileraren arabera, batzuetan, zur arinak erabiltzea komeni izaten da, adibidez, garraioan eta paketatzeko. Beste batzuetan, berriz, bezeroak egur sendoak eta pisuak nahiago izaten ditu, altzarien kasuan, esaterako.

Dentsitatearen arabera, zurak honela sailkatzen dira:

Sailkapena Dentsitatea Adibideak
Zur arina <500 Baltsa
Zur erdiarina 500-599 Izeia, zedroa eta haltza
Pisu ertaineko zura 600-699 Intsinis pinua
Zur astuna 700-799 Pagoa eta haritza
Zur oso astuna >800 Elondoa eta wengea