Gogortasuna

Gogortasuna da zurak bere barnean iltzeak edo beste edozein partikula sartzeko jartzen duen zailtasuna.

Zura material biguna da beste materialekin (hormigoiarekin, altzairuarekin…) konparatuta. Hori abantaila izan daiteke, lanerako material erraza delako; baina desabantaila ere gerta daiteke, adibidez, erraz markatzen den gaia delako.

Gogortasuna neurtzeko hiru modu daude: Brinell saiakuntza, Janka saiakuntza eta Monnin edo Chaláis-Meudon saiakuntza. UNE araudiak Monnin saiakuntza erabiltzen du, eta hori erabiliko da fitxa teknikoetan, nahiz eta fabrikatzaileek, askotan, Brinell eta Janka saiakuntzei erreferentzia egin beren produktuetan.

Gogortasuna dentsitatearekin loturik dago. Zenbat eta gogortasun handiagoa, orduan eta dentsitate handiagoa izaten du zurak.

UNE 56.540 arauan zehaztuta dator propietate hori neurtzeko zer metodo erabiltzen den, hau da, Monnin saiakuntza. Saiakuntza horretan, zentimetro bateko probeta batean 100 kp-ko karga bat ezartzen da 30 mm-ko diametroa duen altzairuzko zilindro batekin.

Monnin edo Chaláis-Meudon entsegua
Gogortasuna 1-2 2-4 4-20
Adibideak Larizio pinua Irokoa Hagina