Orokorrean, Askomikota onddoen eraginez sortzen dira. "Onddo kromogeno" ere deitzen zaie, zuretan sortzen dituzten kolore-aldaketengatik. Zuretan onddo-mizelioa hazten da eta horrek kolorea aldatzen du.
Jatorria bi modutakoa izan daiteke: batzuetan, haizeak ekarritako onddoen esporak zuhaitzen zaurietatik sartzen dira; beste batzuetan, intsektu eskolitidoek zuhaitz hilei edota gaixotasunak jotakoei erasotzen diete eta onddoen esporak sartzen dituzte barruan.
Ez dute eraginik zuraren erresistentzian, baina zuraren balio estetikoa gutxitzen dute sortzen dituzten kolore-aldaketengatik (grisak eta urdinxkak).
Estatu espainiarrean kolorazio-aldaketa koniferoetan agertzen da gehien; ezagunena urdintze izenekoa da.
Intxaurrondoan sortzen den kolorazioa kasu berezia da, eta oso preziatua izaten da.