Onddo xilofagoek zurez elikatzen dira eta, ondorioz, usteldu egiten dute. Horien artean, normalean Basedomikota onddoak oso ugariak dira eta zuraren osagaiez elikatzen dira (zelulosaz edo ligninaz). Zuraren egitura suntsiarazten dutenez gero, erresistentzia-galera handia sortzen dute.
Onddoek basoan bizirik dagoenean erasotzen diote zuhaitzari, eta biltegiratutako zurari eta obran jarritakoari ere bai.
Usteltze mota arruntenak hauek dira:
Usteltze grisa | ||
Usteltze biguna | ||
Usteltze zuria |
Organismo jakin batzuk zuraren bizkar bizitzeko, beharrezkoa da hark baldintza batzuk izatea edo egoera batzuetan egotea, eta funtsean hauek dira:
Zuraren hezetasuna: zurari onddoek erasotzeko, % 20 eta % 140 arteko hezetasuna izan behar du. % 20ko atalasearen azpitik, onddoak ezin dira garatu; % 140 gainetik, berriz, ez dago nahikoa oxigeno bizi daitezen. Tarte horren barruan, onddoen garapena azkarragoa da, zuraren hezetasun-maila % 60 ingurukoa denean.
Tenperatura: edozein izaki bizidunek bezala, onddoek tenperatura-baldintza jakin batzuk behar dituzte garatzeko. Haiek garatzeko tenperatura-tartea 3 eta 50º C artekoa da, eta optimoa 35º C inguruan dago.