Pitzatuak

Kontrakzio-pitzatuak

Pitzatua da zuntzen luzetarako norabidean dagoen tarte (zartadura edo arraildura) oro, eta alderik aldeko pitzatua da bi gainazal kontrajarriren artean hedatzen denean.

1 mm-tik gorako zabalerakoak ez diren pitzatuak baztertu egingo dira.

Pitzatuak beren luzeraren bidez neur daitezke, eta luzera da piezaren luzetarako ardatzarekiko bi lerro perpendikularren arteko distantzia, lerro horiek pitzatuaren muturretatik igarota. Pitzatu elkartuak direnean, elkartzearen guztizko luzera neurtzen da. Zenbait pitzatu edo pitzatu talde bat badaude, haien luzerak batzen dira. Adierazi emaitza zentimetrotan edo piezaren luzeraren portzentajean.

11. irudia: Pitzatuen neurketa

Haien sakoneraren bidez ere neur daitezke. Aurpegi berean gainjarritako pitzatuen kasuan, sakonera handienekoa hartuko da; kontrako aurpegietan badaude, berriz, aurpegi bakoitzeko sakonera maximoak batuta ebaluatuko dira.

a) kasua
Sakonera maximoa:f

b) kasua
Sakonera maximoa: f1 + f2

12. irudia:Pitzatuen sakonera maximoaren neurketa pitzatuak aurpegi bakar batean (a kasua) eta kontrako aurpegietan (b kasua) agertzekotan

4. argazkia: Pitzatu baten sakoneraren neurketaren adibidea.

Izozteak, eraisteak, tximistak eta tipulek sortutako pitzatuak

Haien presentzia besterik ez da izango kontuan.