Zuntzaren desbideratzea

Lerro bat egingo da zuntzak izan dezakeen norabidean, hezetan sailkatuz gero (ikus 9. irudia), edo lehortze-pitzatuak hartuko dira erreferentziatzat zurezko piezan horrelakorik bada. Erregela milimetriko zurrun bat edo kalibre bat erabiliko da, edo kasu bakoitzerako onartutako malda maximoa duten oholtxoak ere erabil daitezke.

9. irudia: Zuntzaren desbideratzea.

Zuntzaren desbideratzearen portzentajezko kalkulua formula honekin lortuko da:

(x/y)*100

Non:

  • x zuntzaren desbideratzea den, milimetrotan.
  • y neurketa egin deneko luzera den, milimetrotan.

Jatorri espainoleko zuretan, desbideratze orokorraren ebaluazioa besterik behar ez denez, luzeraren metro batean sortutako desbideratzea hartuko da. Jatorri frantseseko zuretan, desbideratze orokorraz gain, tokiko desbideratzeen ebaluazioa ere behar da, eta 10 cm-ko luzeran sortutako desbideratze gisa neurtuko dira horiek.

Adabegien edo bestelako akatsen inguruko zuntzen tokiko desbideratzeak ez dira kontuan izan behar zuntzaren desbideratzea neurtzean.

Horiek sailkatzeko, detektatutako zuntz-desbideratzerik handiena hartuko da balio mugatzailetzat, bai orokorra, bai tokikoa, beharrezkoa bada.

Zura lehorretan sailkatuz gero, agertu diren lehortze-pitzatuetan neurtuko da zuntzaren desbideratzea, hori baita adierazlerik fidagarriena hura kontrolatzeko.

3. argazkia: Zuntzaren desbideratzearen neurketaren adibidea lehortze-pitzatuetan. Neurketa 10 cm-tan egin daiteke errazago neurtzeko.