Adabegiak neurtzeko metodoa alternatiboa izango da, Europako UNE EN 1310 Arauan ezarrita dagoen bezalaxe.
Adabegiaren tamaina adabegiaren edo adabegi taldearen zabalera izango da, piezaren luzetarako ardatzarekiko perpendikularrean neurtuta, eta beti bereiziko da aurpegian ala alboan dagoen.
1. irudia:Adabegi moten neurketak (1: aurpegiko adabegiak, 2: alboko adabegiak).
2. irudia: aurpegiko adabegiaren neurketa | 3. irudia: alboko adabegiaren neurketa |
1. argazkia: Adabegiaren neurketaren adibidea aurpegian neurtuta
10 mm-ko edo gutxiagoko diametroko adabegiak baztertu egin daitezke, alderik aldeko adabegietan izan ezik, hots, gutxienez kontrako bi gainazaletan agertzen direnetan.
Barne-aurpegiko (bihotzetik hurbilen dagoen aurpegiko) gainazaleko adabegiak baztertu egingo dira, eta ertzean edo alboan agertzen badira baino ez dira izango kontuan (ikus 4. irudia).
4. irudia:Barne-aurpegiko adabegiak: erdiko irudiaren kasuan soilik neurtzen da adabegia, eta ez aurpegian, alboan baizik.
Zeiharka edo zeharka ebakita agertzen diren adabegiak gainazal batean soilik izango dira kontuan: horiek modu perpendikularrenean ebakitzen dituen gainazalean, alegia (ikus 5. irudia).
5. irudia:Zeiharka edo zeharka ebakitako adabegiak, aurpegian (ezkerreko irudia) edo alboan (eskuineko irudia) irteera perpendikularra dutenak, neurtzea
Zalantza izanez gero, adabegia aurpegirik okerrenean neurtuko da, hots, adabegiaren tamaina/aurpegiaren tamaina erlazio handiena duen aurpegian.
Aurpegiko adabegiak: d1/b Alboko adabegiak: d2/h
|
6. irudia: ezkerreko irudiaren kasuan, alboan neurtuko da adabegia; eskuinekoan, berriz, aurpegian.
Adabegi elkartutzat hartuko ditugu piezan luzetarako noranzkoan neurtuta elkarren arteko distantzia alboaren luzera baino txikiagoa dutenak; edo 150 mm baino distantzia txikiagoa hori baino albo handiagoa duten piezetan (distantzia muturretan dauden adabegien zentroetatik hartzen da). Ikus 7. irudia.
Baldin eta a < 150 mm Baldin eta a>150 mm |
7. irudia: Adabegi elkartuak
Adabegi elkartuen neurketa haien dimentsioak batuta egingo da, horiek gainjartzen ez badira; kasu horretan, adabegi bakartzat hartuko dira.
A kasua: B kasua |
8. irudia: Adabegi elkartuak, zeinen proiekzioak luzetarako noranzkoan gainjarri egiten diren (A kasua) eta ez diren gainjartzen (B kasua).
Horiek sailkatzeko balio mugatzailetzat hau hartuko da: piezaren luzetarako ardatzarekiko perpendikularrean neurtuta, norabide horretan balio handiena duen adabegiaren edo adabegi taldearen zabalera, bai aurpegietan, bai alboetan.
2. argazkia: Adabegi elkartuak neurtzeko adibidea, non bi adabegi gainjarri egiten diren eta hirugarren bat ez. Luzetarako noranzkoan neurtutako zentroen arteko distantzia piezaren zabalera baino txikiagoa da.