Terminoak eta definizioak
- Zur zerratua: Ohol-enborretatik edo neurri handiagoko bestelako zurezko piezetatik lortutako zurezko pieza, zerrautsa edo partikulak luzetarako noranzkoan harrotuta, birtestatze eta/edo mekanizazio osagarri bat izan dezakeena, eskatutako akabera-maila lortzeko.
- Kalitatea: Produktu edo zerbitzu baten propietate eta ezaugarrien multzoa, adierazitako premia batzuk edo premia inplizitu batzuk asetzeko gaitasuna ematen diona.
- Hezetasun-edukia: Zuretan dagoen ur-masa, haren masa anhidroarekiko portzentajean adierazia.
- Lodiera: Neurketarako zehaztutako puntuan zerratutako zurezko pieza baten aurpegien arteko distantzia.
- Zabalera: Neurketarako puntu zehatzean zerratutako pieza baten alboen arteko distantzia.
- Luzera: Pieza baten muturren arteko distantziarik txikiena.
- Testa: Zurezko pieza baten muturra, laua eta haren ardatzarekiko perpendikularra.
- Aurpegia: Zur zerratuzko piezen luzetarako eta aurkako edozein gainazal, zabalera eta luzera handienekoak. Sekzioa karratua bada, horietako edozein.
- Alboa: Luzetarako eta aurkako bi gainazal estuenetako edozein, alboak landutako zuretan.
- Sekzioa: Piezaren zeharkako sekzio zuzenaren gainazala.
- Ertza: Bi aurpegiren edo aurpegi baten eta albo baten ebaketa-lerroa.
- Akatsa: Zuraren berezitasun fisiko, morfologiko edo anatomikoa, haren erabileran eragina izan dezakeena.
- Gema: Ohol-enborraren gainazalaren zatia, azalarekin edo azalik gabea, zur zerratuzko piezaren aurpegi edo alboetan agertzen dena.
- Adabegia: Zuraren barneko adar zatia.
- Aurpegiko adabegia: Aurpegi batean edo bitan agertzen den adabegia.
- Alboko adabegia: Albo batean edo bitan agertzen den adabegia.
- Ziri erako adabegia: Halako moduz ebakitako adabegia, non haren dimentsio handienaren eta txikienaren arteko erlazioa 1.5etik gorakoa den eta 4tik beherakoa edo berdina.
- Alderik aldeko adabegia: Zur zerratuzko pieza baten aurkako bi gainazaletan agertzen den adabegia.
- Adabegi elkartuak: Halako moduz kokatutako adabegiak, non ondoz ondoko bi adabegiren artean ez den berreskuratzen zuntzaren zuzentasuna.
- Azalartea: Zuretan guztiz edo zati batez sartutako azala.
- Zuntz bihurria: Bihotzaren inguruan bidea espiralean egiten duen zuntza.
- Zuntza: Zelula luze eta estua, zura funtsean osatzen duena.
- Zuntzaren norabidea: Zuntzen norabide edo antolaera orokorra.
- Zuntzaren desbideratzea: Zuntzen norabidearen desbideratzea piezaren luzetarako ardatzarekiko.
- Pitzatua: Zuntzen tartea luzetarako noranzkoan.
- Alderik aldeko pitzatua: Testan eta enborraren gainazalaren bi puntutan agertzen den pitzatua.
- Tipula: Haziera-eraztun baten norabidea jarraitzen duen pitzatua.
- Bihotza: Lehen haziera-eraztunaren barruan dagoen zona, batik bat ehun zuriz osatua.
- Erreakzio-zura: Ezaugarri anatomiko bereiziak dituen zur mota bat da, normalean adar eta enbor inklinatu edo kurbatuen ataletan sortua, tentsio handien mendekoa (trinkotua koniferoetan, trakzionatua hostozabaletan), zuhaitzak bere posizio bertikala berreskuratu nahi duenean. Koniferoetan konpresio-zura deitzen zaio, eta hostozabaletan trakzio-zura. Koniferoetan eszentrikotasun handia, eraztun zabalegiak eta dentsitate handiegiak ditu.
- Deformazioa: Zerratutako pieza baten forma geometrikoaren aldaketa, haren espeziean eta/edo lehortzean eta/edo biltegiratzean sortua.
- Aurpegiko gezia: Piezaren deformazioa luzetarako noranzkoan, aurpegiarekiko plano perpendikular batean.
- Alboko gezia: Piezaren deformazioa luzetarako noranzkoan, alboarekiko plano perpendikular batean.
- Bihurritzea, biribiltzea: Piezaren deformazioa bere zabaleraren noranzkoan.
- Kopadura: Piezaren deformazio helikoidala luzetarako noranzkoan.
- Zerraketa-akatsa: Piezen gainazaleko irregulartasuna zerraketaren ondorioz.
- Zerra-markak: Akats lerrokatua duen zerra-hortz batek utzitako markak.