Zuraren kolorea bere zelulen pareten kolorearen eta zelula arteko edukiaren mende dago eta espezie bakoitzaren ezaugarria da. Zuretan, zurgiharraren eta zurgizenaren kolorea desberdinak izan daitezke.
Koniferoen eta hostozabalen zurek alde nabarmena dute kolorean, egitura mikroskopiko desberdina dutelako. Koniferoek erretxina eta olio ugari dute zelula-pareten artean.
Hostozabaletan uretan disolba daitezkeen substantziak daude: taninoak eta materia koloragarriak, kasu, eta sarritan, substantzia mineralak ere bai.
Hori guztia dela eta, bi taldeetako zuhaitzetan zurgiharra zurgizena baino ilunagoa da. Orokorrean, zur gogorrek kolore ilunagoa eta biziagoa dute bigunek baino.
Hostozabalen zura | Koniferoen zura |
Kolorearen arabera, zura honela sailkatzen da:
Izei zuria | Ebanoa |