Alea

Zura osatzen duten elementuen tamainari deitzen zaio alea. Elementu horien arabera, zurak honela sailka daitezke: ale larriko zurak (haritza, artea, elondoa...), ale ertaineko zurak (gaztainondoa, irokoa...) eta ale xeheko zurak (haritza, gereziondoa…).

Zuraren aleek eta bere akaberak zerikusi handia dute. Horrela, ale xeheko zurek akabera leunagoa izaten dute ale larrikoek baino.

Ale xeheko zura: pagoa Ale ertaineko zura: gaztainondoa Ale larriko zura: haritza