Zuraren azalak harriak eta zikinkeria eduki ditzake. Horiek zerrak hausteko arriskua dakarte eta, gainera, zerraketaren hondakinak kutsatzen dituzte. Ondorioz, birziklatzeari begira balio ekonomikoa galtzen dute.
Horregatik, zuritzeko makina erabiltzen da, azala zuretik bereizteko. Azala kentzeko zenbait motatako makinak badaude ere, zerrategietan ohikoena "eraztun higikorrekoa" edo "eraztun-erakoa" deritzona da.
Makina honek sistema bat du luzetara zentratutako ohol-enborrak errotore bateraino jarraian elikatzeko. Errotorearen atzaparrek eta hortzek enborki-zura presionatuz eta azala bereiziz dihardute.