Sarrera

Zuraren transformazio mekanikorako industriei "lehen transformaziokoak" edo "bigarren transformaziokoak" deritze.

Lehen transformaziokoek enborki-zura erabiltzen dute tarteko produktu bat lortzeko. Produktu horrek manipulazio bat beharko du ondoren, azken erabilerara zuzendu arte.

Bigarren transformazioek, oro har, lehengai gisa tarteko produktu horiek erabiltzen dituzte eta, horiekin, kontsumorako prest dagoen azken produktua sortzen dute.

Lehen transformaziokoen artean (xaflak eta taula kontratxapatuak, listoiez egindakoak, partikuletakoak eta zuntzezkoak lortzeko industriekin batera), zerratze-industria dago.

ZERRATZE INDUSTRIA:

Enborki-zuretik abiatuta zur zerratua sortzen du eta zenbait azpiproduktu lortzen ditu, hala nola albo zatiak, zerrautsa, hondakin solidoak eta azala.

Zenbaitetan, zerratze-industriak berak zura lehortzeko eta molduratuaren edo arrabotatzearen bidez zur zerratua ondoren prestatzeko eragiketak egiten ditu.

Era berean, industria horiek bigarren transformazioaren berezko produktuak fabrikatzen dituzte; adibidez, kargako paletak.

ver vídeo

ZUR MULTZOAK XEDEAREN ARABERA:

Zuhaitzak ipurditik ebaki ondoren, zurak, erabileraren arabera, hiru multzo nagusi hauetan banatzen dira:

  • 1. Eraikuntzako zurak: armadura, zubi eta abarretarako erabiltzen dira.
  • 2. Lan orokorretarako zurak: hala nola ateak, leihoak, etab.
  • 3. Erretzeko zurak, adar, albo zati eta abarretatik datozenak.