Zura zerratzeak eragiketa hauek biltzen ditu:
Trontzatzea
Ohol-enborrak ebakitzean datza, manipulazio-kostuak murrizteko eta ohol-enborren luzera zerratutako zuraren luzerara egokitzeko.
Zuritzea
Azala ezabatzearekin batera, azalaren zirrikituetan txertatuta dauden eta zerrak kamustea dakarten harriak eta harea ere ezabatzen dira.
Canter
Egon daiteke edo ez. Hortz- edo fresa-sistema bat, albo zatiak ezabatzen dituena ezpal bihurtzeko. Ezpal horiek, partikula- eta zuntz-taulak edota paper-orea fabrikatzeko erabiliko dira ondoren.
Zerraketa nagusia
Zerra nagusia edo burukoa zintakoa izan daiteke (alde batetik edo bietatik), bai eta disko anizkoitzetakoa edo txandakakoa ere.
Ertzak lantzea
Bi zerra zirkular paralelo erabiltzen dira, piezak nahi den lodieraz uzten dituztenak. Batzuetan ez da erabiltzen (katxoietan zatikatzen denean).
Erretestatzea
Zerra zirkular bat erabiltzen da, piezen muturrak erretestatzen dituena. Hala, litezkeen akatsak ezabatzen ditu eta piezak nahi den lodieraz uzten ditu.