Akatsak antzematean kontuan hartu beharreko arauak

Zerratzean sortzen diren akats nagusiak hauek dira: gemak, zuntz desbideratua eta lodiera- eta neurri-akatsak.

Gemak

Fustearen gainazal kurbatuaren zatiak dira. Zerratzean, piezaren aurpegian edo alboan nabaritzen dira. Enbor kurbatua duten zuhaitzetan ageri ohi dira, eta neurri jakin bat lortu nahi denean ere, zura ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Aurpegiko eta alboko neurri-aldeen arabera neurtzen dira.

Zuntzaren desbideratzea

Akats hori agertzen da zuntzaren norabidea bat ez datorrenean ebaketaren norabidearekin edo oholaren luzetarako norabidearekin (luzera). a/b erlazioaren arabera neurtzen da (irudia). Erlazioa zenbat eta txikiagoa izan, desbideratzea txikiagoa izango da eta oholaren kalitatea hobea izango da. Zuntzaren desbideratzea enborraren kurbaduraren eta konikotasunaren ondorio da.

Lodiera- eta neurketa-akatsak

Akats honek zenbait modalitate izan ditzake:

  • Aurpegien eta alboen lautasunik eza.
  • Aurpegien eta alboen arteko paralelotasunik eza.
  • Akatsak zerratutako piezaren lodieran.

Akats horien jatorria izan daiteke zerra-orriaren higidura zerratzean (ondo tenkatuta ez egoteagatik) edo enborraren higidura organ (gaizki finkatuta egoteagatik). Lodiera-akatsei dagokienez, zurean haziera-tentsioak izatearen ondorio dira gehiago.

AKATSAK ANTZEMATEAN KONTUAN HARTU BEHARREKO ARAUAK

Debekatuta dago honako akats hauek dituzten zurak erabiltzea:

  • Zuhaitz akastunetatik datozen zurak.
  • Zur adabegitsuak: erresistentziari eragiten dioten adabegiak edota gehiegizko adabegi sanoak baldin badituzte.
  • Zur arrailduak.
  • Ehun deskonposatuak dituzten zurak.
  • Zur gainberotuak eta erreak.
  • Usteltzeak jotako zurak.
  • Pipiak jotako zurak.