Trontzatzeko makina

Ohol-enborren luzera egokitzen du, haiek zerra nagusian sartu ahal izateko. Hala, zuraren aprobetxamendu handiena lortzen da.

Trontzatu aurretik, langileak ohol-enbor bakoitza ikuskatu, ezaugarrien arabera sailkatu eta zein kaxatan ipini erabakitzen du, aprobetxamendua maximizatzeko.

Trontzatzeko makinak pendulu-moduan funtzionatzen du eta motozerren antzeko ezpata bat dauka. Horren gidatik, gubia-formako hortzak igarotzen dira.