Sarrera-mahaian jarritakoan, enborra organ kargatzen da pintzak dituen garabi baten bidez. Alderik meheena zerraren aldean jartzen da. Zenbakizko kontroleko sistema baten bidez, ebaketak zuntzaren noranzkoa errespetatzeko moduan jartzen da enborra.
Mekanizazioa enborraren azala eta zati lodiak kenduz hasten da. Ondoren, makina-gidariak oholak kentzen ditu enborraren erdigunea uzteko. Horretarako, pieza biratu egin behar da.
Azkenean, egiturarako den enborraren zatia lortuko dugu. Gidariak -sailkatzaileak- enborrak markaren zehaztapenak betetzen dituela egiaztatzen du eta mekanizatu egiten du.
Habeak, ebakitakoan, irteera-mahai batean jartzen dira, eta garabi baten bidez kentzen dira handik. Ondoren, garabiak enborraren kalitatearen eta tamainaren arabera metatzen ditu. Zura metatuta, beste sailkatzaile batek habeak berraztertzen ditu arauaren zehaztapenak betetzen dituztela egiaztatzeko. Bigarren sailkapen horren bidez zehazten da enborraren kalitatea.
Sailkatzaileak enborrak berraztertu ondoren, bezeroen eskaeren arabera metatzen dira. Horrez gain, identifikatu eta CE marka jartzen zaie.
Lan horiek guztiak erregistro baten bidez dokumentatzen dira. Erregistro nagusia zerra-orriarena da; bertan, lortu behar diren produktuak eta mekanizazio-ezaugarririk garrantzitsuenak zehazten dira.
Egitura-erabilerarako habeak lortzeko, honako urrats hauek egin behar dira: