Orga-zerrak egindako erreferentziazko ebakitik abiatuta, berriz zerratzeko makinak ebaki paraleloak egiten ditu, lortu nahi den oholaren lodierari dagokion tarteaz elkarrekiko bananduta.
Osagai hauek ditu:
- Mahaia. Zerraren higidurarekiko perpendikular kokatzen da.
- Gida-banda. Desplazagarria eta mahaiarekiko perpendikularra.
- Elikatze-arrabola. Beso artikulatu bat da, pieza gidaren kontra estutzen duena.
- Zerra. Bandakoa edo zirkularra.
- Piezak elikatu eta husteko sistemak.
ikus bideoa