Fabrikako produkzio-kontrol zuzen bat lortzeko, enpresak ziurtatu behar du merkatuan jarritako produktuak ados direla aitortutako prestazio-ezaugarriekin (balorazioan edo hasierako eredu-saiakuntzan -HES- lortutako balioekin). Honetan datza: prozedura (orokor eta operatibo), ikuskapen eta ebaluazio batzuetan, eta emaitzak erabiltzean, kontrolatzeko lehengaiak, ekipamendua eta sartzen diren beste material edo osagaiak, produkzio-prozesua eta produktua.
Enpresak produkzioa planifikatu eta baldintza kontrolatuetan gauzatu behar du, eta horretarako:
Enpresak fabrikako produkzioaren prozesu operatiboak ezarri behar ditu norainokoko produktu bakoitzerako. Hor deskribatuko dira produktu bakoitza lortzeko prozesuak, zer kontrol eta ikuskapen egiten diren eta produkzio-etapa guztien pertsona arduradunak. Era berean ezartzen du erantsi beharreko lehengaiak kontrolatzeko zer sistematika jarraitu eta produktuak bide egokien bidez identifikatzeko zer metodo erabili behar den produkzio-lerro osoan zehar.