Erosketa-prozesuak

Era berean, enpresak definitu behar du zer metodologia jarraitu behar den lehengaiak erostean, bai zura izan (enborkian edo zerratua), bai fabrikazio-prozesuei lotutako beste material batzuk izan, eta horretarako, zer eskakizun minimo bete behar diren ezarriko du. Materiala jasotzean ikuskapen egoki bat egiteko zer sistematika jarraitu behar den ere ezarri behar da eta, gainera, jasotako dokumentazio komertziala zuzen bete dela berrikusi behar da eta hori guztia erosketa-prozeduran definitu.

Biltegiratzeko eta identifikatzeko prozesua eta prozesu horretan zehar duen trazabilitatea ere jasota geratu behar dira.