Mantentze-lanak eta kalibratzeak

Neurketa-ekipamenduak edo enpresak eskainitako jarduera garatzeko erabilitako ekipamenduak baldintza kontrolatuetan erabiltzen dira, erabilera akastun baten ondorioz sor daitekeen edozein desadostasun ekiditeko.

Prozedurek ondorengoa izango dute kontuan batik bat:

  • Ziurtatzea badagoela neurketa-aparatu eta ekipamenduen ziurgabetasunaren berri eta hura bat datorrela eskatutako neurketa-ahalmenarekin.
  • Ziurtatzea ekipamenduei mantentze-lanak (mantentze-lan prebentiboak) eta egiaztapenak egiten zaizkiela, eta haien ezaugarriak beti beren horretan izateko moduan erabiltzen direla.

Ekipamenduen mantentze-lan prebentiboen eta kalibratze eta egiaztapenen ondorioz sortutako dokumentazioak FPKko erregistro-tratamendua izango du. Hori guztia Mantentze-lan, kalibratze eta egiaztapenen prozeduran jasotzen da.