Dokumentu honen helburua da barne-dokumentu gisa erabilia izatea, CE markaren eraginpeko zurezko produktuen fabrikazioa garatzeko; xedea da fabrikako produkzio-kontrol (FPK) zuzen bat egitea, merkatuan jarritako produktuak aitortutako prestazio-ezaugarriekin ados direla bermatzen duena.
Eskuliburuan definitzen dira haren norainokoa, antolakuntza, funtzioak eta fabrikazio-prozesuaren eta haren kontrolaren deskribapena. Horrela, CE marka praktikan jartzeko arau harmonizatuak ezarritako eskakizunen betetze-maila identifika daiteke zurezko produktu hauetarako: