Erantzukizunak

Aurrekoaren antzeko antolamolde baten barneko erantzukizunak jarraian aurkeztuko direnak izan daitezke:

Enpresako gerentearen erantzukizunak dira hauek:

  • Fabrikako produkzio-kontroleko sistema (FPK) osatzen duten dokumentuak onartzea.
  • Arduradun eta langile guztien esku jartzea behar diren baliabide guztiak, ezarritako FPKko sisteman ezarritako eskakizun guztiak betetzeko.
  • FPKko sistemaren aplikazio egokia gainbegiratzea.
  • Barne-ikuskaritzen plangintzan eta gauzatzean parte hartzea eta horiek gainbegiratzea.

Enpresan fabrikako produkzio-kontrolaren arduradun bat ezartzen da, eta hauek dira haren erantzukizunak:

  • Fabrikako produkzio-kontroleko sistema (FPK) osatzen duten dokumentuak editatzea eta berrikustea, dokumentu bakoitzaren eragin handiena duten arduradunekin batera.
  • Indarrean den dokumentazioa pertsona inplikatuei entregatzea.
  • Sistema honetan aipatutako urrats guzti-guztien jarraipena egitea, horiek betetzen direla egiaztatzeko.
  • Barne-ikuskaritzen plangintzan parte hartzea eta ekintza zuzentzaileen plan bat gauzatzea.
  • FPKko sistema osatzen duten edizio guztiak aldatzea, eguneratzea eta zaintzea, eta barne-ikuskaritzako txostenak kontrolatzea eta artxibatzea.
  • Dokumentazio komertziala prestatzea.
  • FPKri lotutako dokumentu guztiak, indarrean direnak eta zaharkituak, gordetzea eta zaintzea, ezarritako gutxieneko aldian zehar: 10 urtean.
  • Eraginpeko arloko arduradunaren laguntzaz, detektatutako desadostasunak ebaztea.

Erosketen, salmenten eta logistikaren arduradunaren erantzukizunak dira hauek:

  • Erosketak eta salmentak bezeroaren premien arabera programatzea.
  • Zurez eta bestelako eransgarriez hornitzen duten hornitzaile guztiei eskatzea dagokion dokumentu administratiboa, zer material mota den eta zer ezaugarri dituen ziurtatzen duena.
  • Jasotako lehengaia parkean sailkatzea.
  • Produktua bidaltzea.
  • FPKren arduradunarekin batera salmenta-arloak jakinarazitako desadostasun guztiak ebaztea.

Zur-parkearen arduradunaren erantzukizunak dira hauek:

  • Jasotzean, zura espeziearen eta jatorriaren arabera bereiztea.
  • Jasotako eta trontzatutako lehengaia parkean sailkatzea. Lehenago (egitura-zura) azaldutakoaren antzera.
  • FPKren arduradunarekin batera, erosketa-arloak jakinarazitako desadostasunak ebaztea.

Produkzio-arduradunaren erantzukizunak dira hauek:

  • Gainerako langileekin beharrezko jarduerak koordinatzea eta fabrikaziorako eta produkziorako behar diren ekipamenduak gainbegiratzea, planifikatutako programazioaren arabera.
  • Planifikatutako fabrikako produkzio-prozesu operatiboa gainbegiratzea.
  • Egindako kontrolak gainbegiratzea, berak egin ez baditu.
  • Etiketatze zuzena egitea produkzio-prozesu osoan zehar eta azken produktua zuzen markatzea.
  • Neurketa-ekipamenduen kalibratzea eta egiaztapena programatzea eta kontrolatzea.
  • Produktua lortzean, inplikatutako ekipamenduetan behar diren mantentze-lanak programatzea eta kontrolatzea.
  • FPKren arduradunarekin batera, produkzio-arloak jakinarazitako desadostasunak ebaztea.

Administrazio-arduradunaren erantzukizunak dira hauek:

  • Lehengai-hornidura guztien ordezkagiriak egiaztatzea eta, zuraren kasuan, jatorriari buruzko informazioa ere bai.
  • Produktuaren dokumentazioa sartzea eta zuzena dela egiaztatzea eta begiratzea.
  • Sarrera-albaranak, fakturak eta erregistroak ziurtapen-erakundeak eskatutako denboran (10 urtean) gordetzea.
  • CE logoa zuzen erabiltzea.
  • FPKren arduradunarekin batera, administrazioak jakinarazitako desadostasun guztiak ebaztea.