Ebaki beharreko takoen zeharkako ebakiduran markatzea

Ebaki beharreko piezen ingurua marraztu behar da zuretan, horien aurpegiak bat etor daitezen ahalik eta modu leialenean zeharkako ebakidurarekin, erradialarekin eta tangentzialarekin, eta horrela, plano horien lamina adierazgarriak lor daitezen mikrotomoan.

Horretarako:

Erradio zurkaren norabidea lokalizatu eta bihotzean edo, horrelakorik ezean, enborraren ustezko zentroan bat egiten duten bi lerro egiten dira.

Haziera-eraztunen norabide tangentzialak lokalizatu eta aurrekoak ebakitzen dituzten lerroak egiten dira, zurezko pieza kubiko samarrak mugatuz, 1,5 edo 2 cm-ko aldekoak. Piezak markatu edo haien formaren erreferentzia apuntatu eta marraztu egiten da, gero horiek ezagutzeko.

Laritza Douglas izeia