Porta garbi baten gainean moztutako laminak jartzen dira, ezkerraldean zeharkako ebakidura, eskuinaldean tangentziala eta behealdean erradiala geratzeko moduan.
Kanadako baltsamo-tanta edo Eukitt® erako muntaketa-ingurune modernoen tanta banarekin estaltzen dira. Beiraren antzeko errefrakzio-indizeak dituzte horiek, eta argiaren transmisioa hobetzen dute eta, beraz, geroko behaketa.
Multzoa estalki batekin estaltzen da, burbuilak eta ingurunea jariatzea saihesturik eta gainazalen garbitasuna kontu handiz zainduta. Lehortzen uzten da zenbait egunez, erabateko gelditasuna lortu arte.
Ebakitzea eta antolatzea | Zeharkakoa-tangentziala-erradiala |