Dokumentu-kontrola

FPK zuzen bat gauzatzeko dokumentazio osoa dokumentu hauetan dago, eta egitura honekin:

Eskuliburua gida bat da fabrikako produkzio-kontroleko sistema deskribatzeko. Gerenteak FPKko eskuliburua berrikusten eta onartzen du, fabrikako produkzio-kontrolaren arduradunak prestatutakoan, eta bien sinadurak dokumentu horren azalean agertzen dira. Era berean, aldaketak fabrikako produkzio-kontrolaren arduradunak egiten ditu eta gerenteak berrikusten eta onartzen ditu.

Prozedurak dira eskuliburu honetan adierazitako erreferentzia-arauen eskakizun orokorrak gehien garatzen dituzten dokumentuak, eta fabrikako produkzio-kontrola osatzen duten prozesu guztietara helarazten dira. "EGITEN JAKITEA" deskribatzen dute, hots, jarduera guztiak nola egiten diren (nork, nola, noiz, non eta zer baliabiderekin).

Bi prozedura-tipologia daude: orokorrak, FPKko prozesu osoan eragina dutenak, produktua edozein dela ere, eta operatiboak, zurezko berariazko produktuetan eragina dutenak, eta produktu horien fabrikazio- eta kontrol-metodologia ezartzen dutenak.

Prozedura horietatik sortzen dira erregistroak, hots, fabrikako produkzio-kontrolean ezarritako jarduerak egin direla frogatzen duten dokumentuak.

Jarraibide teknikoek are gehiago zehazten dute egiten jakitea, jarduera edo funtzio jakinetarako.

Dokumentu guzti-guztien kontrol egokia egiteko zer sistematika jarraitu behar den ezartzen da dokumentazioaren kudeaketa zuzen batean.