Enborraren osagai nagusia da eta funtzioen artean daude euskarri izatea, erresistentzia mekanikoa eta izerdi gordina eta landua eroatea.
Osaera desberdineko zenbait geruzatan zatitzen da:
- Zurgizena: Zurgizenezko egurkia edo zura, azal biziaren azpian bertan jarria eta ez dagoena osatua barnekoago besteak bezain zur trinkoz. Normalean tonu argiagoetan tindatua. Geruza honetan nahiko ikusgai egoten dira urteko haziera-eraztunak.
- Zurgiharra: Edo bihotz-zura, zurgizenarena baino zur trinkoagoz osatua eta maiz tonu ilunagoetan margotua. Horretan ere haziera-eraztunak antzematen dira.
- Bihotza: Enborraren zentroan dago gutxi gorabehera eta, salbuespenak salbuespen, aurrekoak baino trinkoagoa eta ilunagoa izaten da.