Zuraren funtsezko ehunak

Zurak, izaki bizidun jakin batzuk osatzen dituen zatia den aldetik, zelula-izaera du.

Zelulak zuraren elementu anatomiko eta fisiologikorik sinpleenak dira eta ehunak osatuz elkartzen dira, enborrean batik bat bi noranzkotan antolatuta:

Dimentsiorik handienean enborraren ardatzarekin bat datozen elementuak luzetarakoak edo bertikalak dira.

Azaletik zentrorantz sakontzen duen norabide erradiala hartzen dutenak zeharkakoak edo horizontalak dira.

 

Aldi berean, luzetarakoak zein zeharkakoak, honelakoak izan daitezke beren osaeraren eta funtzioen arabera:

  PROSENKIMATOSOAK PARENKIMATOSOAK
     
Zelulak Luzangak (fusiformeak edo filiformeak) Isodiametrikoak
Mintza Loditua Mehea
Protoplasma Edukirik gabe Edukiarekin
Bizitasuna Hilak Biziak
Funtzioa Euskarri mekanikoa eta eroapena Erreserba (ura, almidoia… )