Ebakidurak

Zuraren ezaugarri bereizgarri guztiak aztertzeko, hiru sekzio zehatz baino ez dira behar, eta azala duen zurezko enborki bat hartzen badugu, oinarrizko ebakidura hauek dituen falka edo sektore bat atera dezakegu:

  • Zeharkako sekzioa:horrela deritzo, enborra zuhaitzaren ardatzarekiko plano perpendikular baten arabera moztuta lortzen delako.
  • Sekzio tangentziala:enborraren ardatzarekiko paraleloan eta urteko haziera-eraztunekin tangentean ebakita lortzen da.
  • Sekzio erradiala: erradio zurkarei jarraituz, zuhaitzaren ardatzetik igarotzen den ebakidura bertikalen baten arabera.