Enborraren geruzetan kanpokoena da, eta bere funtzioa da inpaktu, organismoen eraso eta gorabehera termikoen aurka babestea.
Lodiera aldakorreko bi geruzak osatzen dute.
Kanpokoena azal hila edo suber-a da.
Barnekoari azal bizia edo liber-a deritzo eta orokorrean kolore argiagoa du eta zurari itsatsita dago.