Zerra zirkularra

Lanpostua: Zerra zirkularra Mota: Material-ebaketa

Lanpostuan antzemandako arriskuak

Zk. Antzemandako arriskua P O Estimazioa
018 HAUTSA INHALATZEA 2 3 Handia
020 PERTSONAK MAILA BERERA ERORTZEA 2 2 Txikia
040 MANIPULATZEN ARI GAREN OBJEKTUAK ERORTZEA 2 2 Txikia
080 MUGITZEN ARI DIREN OBJEKTUEN KONTRA TALKA EGITEA 2 2 Txikia
085 OBJEKTUEKIN EDO OBJEKTUEK BEREN ARTEAN TALKA EGITEA 2 2 Txikia
100 ZATIAK EDO PARTIKULAK JAURTITZEA 2 2 Txikia
130 GAINESFORTZUAK 2 2 Txikia
160 KONTAKTU ELEKTRIKOEN ERAGINPEAN EGOTEA 2 2 Txikia
330 ZARATA 2 3 Handia
410 JARRERA BEHARTUAK 2 2 Txikia
590 EBAKIAK 2 3 Handia
P -> Probabilitatea 
1. TXIKIA
2. ERTAINA
3. HANDIA
C -> Ondorioak
1. ERTAINA
2. ERTAINA
3. HANDIA
Arriskua Balorazioa Deskribapena eta prenbentzio-neurriak
ZATIAK EDO PARTIKULAK JAURTITZEA Txikia

Deskribapena

Era askotako pieza zati edo partikulen (metalezkoak, zeramikoak, likidoak, etab.) jaurtiketak hartzen ditu barnean, manipulatutako makinen edo elementuen osagai mugikorrak erabiltzearen ondorioz gertatzen direnak.

Prebentzio-neurriak

  • Erauzketa lokalizatuko sistema jartzea.
  • Betaurreko / maskara babesleak nahitaez erabili behar direla adierazten duen seinalea jartzea.
  • Babesgarriak jarri behar dira langilea babesteko.
  • Betaurreko babesleak erabiltzea.
OBJEKTUEKIN EDO OBJEKTUEK BEREN ARTEAN TALKA EGITEA Txikia

Deskribapena

Objektuen kontrako talkak edo objektuen arteko talkak, makineria-elementuek edo biltegiratutako gauzek eragindakoak.

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Ordena eta garbitasuna lanpostuan.
PERTSONAK MAILA BERERA ERORTZEA Txikia

Deskribapena

Pertsonak 2 m-tik behera dauden zulo, irekigune eta abarretik erortzea eta irristatua edo estropezu eginda izaten diren erorketak hartzen ditu barnean.

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Ordena eta garbitasuna.
MANIPULATZEN ARI GAREN OBJEKTUAK ERORTZEA Txikia

Deskribapena

Materialak nahiz tresnak manipulatzearen ondorioz objektuak erortzea hartzen du barnean.

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Segurtasun-botak erabiltzea.
  • Elementu lagungarriak erabiltzea zurezko pieza oso handiak manipulatzeko.
MUGITZEN ARI DIREN OBJEKTUEN KONTRA TALKA EGITEA Txikia

Deskribapena

Mugitzen ari diren objektuen kontra talka egitea hartzen du barnean, hala nola honako hauen kontra: makinen zatiak, esekita dauden kargak…

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Makinaren zati aktiboak babestea, hala nola bolanteak, uhalak, etab.
KONTAKTU ELEKTRIKOEN ERAGINPEAN EGOTEA Txikia

Deskribapena

Makinek, lineek, koadroek eta abarrek zuzenean edo zeharka eragindako kontaktu elektrikoak hartzen ditu barnean.

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Instalazioak hainbat arrisku aurreikusi behar ditu, hala nola pertsonekin kontaktuak gertatzeko aukera, suteak/leherketak gertatzekoa, etab.
  • Instalazio elektrikoa Industria eta Energia Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailak baimendutako enpresa batek proiektatu, martxan jarri eta kontrolatu behar du.
  • Isolamendu bikoitzeko sistemak kontaktu elektrikorik gerta ez dadin.
EBAKIAK Handia

Deskribapena

Objektuek, makinek eta erremintek eragindako ebakiak eta/edo anputazioak eta sastadak hartzen ditu barnean.

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Larrialdiko geldialdia aktibatzean, makinak guztiz geldi geratu behar du, eta martxan jartzeko agindu oro deuseztatu behar da.
  • Uhala langile espezializatuek muntatu eta doitu behar dute.
  • Uhalaren ibilbideak erresistentzia egokia duten karkasen bidez babestuta egon behar du.
  • Langileak argi eduki behar ditu larrialdiko geldialdiaren ondorioak eta ez du arrisku gehigarria izan behar.
  • Mahaiaren gainetik libre geratzen den uhal-tarteak eskuz erregula daitezkeen babesak eta babes automatikoak eduki behar ditu.
  • Uhalak eusteko gidariak izan behar ditu mahaiaren gainetik eta azpitik.
  • Poleek bandajea eduki behar dute orriaren euskarria elastikoa izan dadin.
  • Larrialdietako gailuak eskuragarri egon behar dute eta larrialdiko botoiak gorria izan behar du, hondo horiarekin.
  • Makina doitzeko, elikatzeko edo mantentzeko puntuek arrisku-eremuetatik urrun egon behar dute.
  • Zerrako bolanteaek plano bertikal berean egon behar dute.
  • Makinaren ingurua garbi eta oztoporik gabe edukitzea eta, ahal dela, jantzi zabalik ez erabiltzea.
  • Presiogailuak edo beste edozein baliabide eduki behar da pieza etengabe gidariaren kontra bermatuta edukitzeko.
  • Ebaketa-abiadura muga egokien artean eduki behar da.
  • Uhala babesteko sistemak muntatu behar dira, egiten den lanerako behar den tokian izan ezik, uhal guztia babestuta egon dadin.
  • Bultzatzaileak erabili behar dira piezaren eskuzko elikaduran.
  • Larrialdietako etengailuen babesgarriak irekitzen badira, makina gelditu egin behar da.
  • Babesgailuz babestutako arrisku-eremura sartu behar badugu, gelditzeko agindua sakatu behar da.
  • Makinaren eremu mugikor arriskutsu guztiek babesgarri sendoak izan behar dituzte.
HAUTSA INHALATZEA Handia

Deskribapena

Hautsa inhalatzeak ekarritako intoxikazio-arriskua.

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Hautsa harrapatzeko sistemak jartzea.