Lanpostua: Materialak, erremintak eta abar garraiatzea

Lanpostua: Materialak, erremintak eta abar garraiatzea Mota: Materialak, erremintak eta abar garraiatzea

Lanpostuan antzemandako arriskuak

Zk. Antzemandako arriskua P O Estimazioa
010 PERTSONAK BESTE MAILA BATERA ERORTZEA 2 3 Handia
020 PERTSONAK MAILA BERERA ERORTZEA 2 1 Onargarria
030 OBJEKTUAK ERORTZEA BEHEA JOTZEAGATIK EDO LUR JOTZEAGATIK 2 2 Txikia
040 MANIPULATZEN ARI DIREN OBJEKTUAK ERORTZEA 1 2 Onargarria
060 OBJEKTUEN GAINEAN ZAPALTZEA 1 2 Onargarria
080 MUGITZEN ARI DIREN OBJEKTUEN KONTRA TALKA EGITEA 3 2 Handia
090 OBJEKTUEKIN EDO ERREMINTEKIN HARTUTAKO KOLPEAK ETA HAIEK ERAGINDAKO EBAKIAK 2 3 Handia
110 OBJEKTUEK HARRAPATZEA EDO OBJEKTUEN ARTEAN HARRAPATUTA GERATZEA 2 2 Txikia
130 GAINESFORTZUAK 2 2 Txikia
230 IBILGAILUEK HARRAPATZEA EDO HAIEN KONTRA KOLPEAK HARTZEA 2 3 Handia
331 AGENTE FISIKOAK 2 2 Txikia
332 AGENTE KIMIKOAK 2 2 Txikia
P -> Probabilitatea 
1. TXIKIA
2. ERTAINA
3. HANDIA
C -> Ondorioak
1. TXIKIA
2. ERTAINA
3. HANDIA
Arriskua Balorazioa Deskribapena eta prenbentzio-neurriak
PERTSONAK BESTE MAILA BATERA ERORTZEA Handia

Deskribapena

Pertsonak 2 m-ra edo hortik gora dauden zulo, irekigune eta abarretik erortzea hartzen du barnean.

Prebentzio-neurriak

  • Ordena eta garbitasuna lanlekuan.
  • Ez da inoiz baranda gisa erabiliko ez sokarik, ez katerik, ezta sare-formako plastikozko materialik ere.
  • Kontuz ibiltzea ibilgailuetara igotzean eta haietatik jaistean.
  • Kontuz ibiltzea garabia, makineria eta ibilgailuak mantentzeko lanetan.
  • Hormetan lurretik 90 cm-ra baino gutxiagora dauden zuloek behar bezala babestuta egon behar dute.
OBJEKTUAK ERORTZEA BEHEA JOTZEAGATIK EDO LUR JOTZEAGATIK Txikia

Deskribapena

Objetuak erortzea hartzen du barnean, biltegiratutako gauzek behea jo dutelako edo egitura-elementuek lur jo dutelako.

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Materialak ondo metatzea.
  • Norbera babesteko ekipamendua nahitaez erabil behar dela dioten seinaleak jartzea.
  • Puntakoa sendotua duten segurtasun-oinetakoak erabiltzea.
MANIPULATZEN ARI DIREN OBJEKTUAK ERORTZEA Onargarria

Deskribapena

Materialak nahiz tresnak manipulatzearen ondorioz objektuak erortzea hartzen du barnean.

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Norbera babesteko ekipamendua (NBE) nahitaez erabil behar dela dioten seinaleak jartzea.
  • Puntakoa sendotua duten segurtasun-oinetakoak erabiltzea.
  • Eskularruak erabiltzea materialak garraiatzeko.