Lanpostua: Orga jasotzailea

Lanpostua: Orga jasotzailea Mota: Elementu lagungarriak

Lanpostuan antzemandako arriskuak

Zk. Antzemandako arriskua P O Estimazioa
230 IBILGAILUEK HARRAPATZEA EDO HAIEN KONTRA KOLPEAK HARTZEA 2 3 Handia
231 GIDARIA ERORTZEA 2 3 Handia
041 MANIPULATZEN ARI GAREN KARGA ERORTZEA 2 3 Handia
232 ORGA IRAULTZEA 2 3 Handia
211 ORGAK SU HARTZEA 2 3 Handia
092 KOLPEAK OBJEKTUEN EDO MATERIALEN KONTRA 2 2 Txikia
160 KONTAKTU ELEKTRIKOEN ERAGINPEAN EGOTEA 2 2 Txikia
233 ERREDURAK 2 3 Handia
019 KE ETA GASAK INHALATZEA 2 2 Txikia
340 BIBRAZIOAK 2 3 Handia
330 ZARATA 2 3 Handia
410 JARRERA BEHARTUAK 2 2 Txikia
P -> Probabilitatea 
1. TXIKIA
2. ERTAINA
3. HANDIA
C -> Ondorioak
1. TXIKIA
2. ERTAINA
3. HANDIA
Arriskua Balorazioa Deskribapena eta prenbentzio-neurriak
IBILGAILUEK HARRAPATZEA EDO HAIEN KONTRA KOLPEAK HARTZEA Handia

Deskribapena

Ibilgailuek harrapatzea edo haiekin kolpeak hartzea, lan-eremuan mugitzen ari diren ibilgailu eta makinek eragindako harrapaketa eta kolpeak barne.

Prebentzio-neurriak

  • Orgari segurtasuneko elementu adierazleak hornitzea, hala nola argiak, seinale optiko eta akustikoak, etab.
  • Larrialdiko geldialdi bat instalatzea.
  • Zirkulazio-pasabideak behar bezala mugatzea. Pasatzeko lehentasunak aurreikustea.
  • Abiadura mugatzea: 10 km/h makinetatik hurbil dauden lan-eremuetan, eta 20 km/h kanpoan.
  • Segurtasun-tarteak zaindu eta beste ibilgailuei aurrea ez hartzea.
  • Aparatuaren seinalizazio-elementuak erabiltzea.
GIDARIA ERORTZEA Handia

Deskribapena

Ibilgailuak erabiltzean sortzen den erortzeko arriskua hartzen du barnean.

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Alboko euste-sistema duten eserlekuak eta autoetakoen antzeko segurtasun-uhalak jartzea.
  • Zirkulatzeko gainazalak eta bideak oztoporik gabe edukitzea, baita hondar zein orgari kontola galaraz liezaiokeen likido eta substantzia labainkorrik gabe ere.
  • Gorputzaren ezein atalak ez geratzea orgaren galibotik kanpo.
MANIPULATZEN ARI GAREN KARGA ERORTZEA Handia

Deskribapena

Kargak manipulatzeak eragindako arriskuak hartzen ditu barnean.

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Ez ibiltzea gehiegizko aldapetan.
  • Karga ondo lotuta eramatea.
  • Masta ahalik eta gehien inklinatzea kargari egonkortasun handiagoa emateko.
  • Karga abiadura egokian garraiatzea eta biraketa bortitzik ez egitea.
  • Segurtasun-portalea manipulatzen ari garen kargetara egokitzea.