Motozerrak

Lanpostua: Motozerrak Mota: Material-ebaketa

Lanpostuan antzemandako arriskuak

Zk. Antzemandako arriskua P O Estimazioa
590 EBAKIAK 2 3 Handia
100 ZATIAK EDO PARTIKULAK JAURTITZEA 2 2 Txikia
160 KONTAKTU ELEKTRIKOEN ERAGINPEAN EGOTEA 2 2 Txikia
040 MANIPULATZEN ARI GAREN OBJEKTUAK ERORTZEA 2 2 Txikia
085 OBJEKTUEKIN EDO OBJEKTUEK BEREN ARTEAN TALKA EGITEA 2 2 Txikia
020 PERTSONAK MAILA BERERA ERORTZEA 2 2 Txikia
018 HAUTSA INHALATZEA 2 3 Handia
330 ZARATA 2 3 Handia
130 GAINESFORTZUAK 2 2 Txikia

 

P -> Probabilitatea 
1. TXIKIA
2. ERTAINA
3. HANDIA
C -> Ondorioak
1. TXIKIA
2. ERTAINA
3. HANDIA
Arriskua Balorazioa Deskribapena eta prenbentzio-neurriak
EBAKIAK  Larria

Deskribapena

Objektuek, makinek eta erremintek eragindako ebakiak eta/edo anputazioak eta sastadak hartzen ditu barnean.

Prebentzio-neurriak

  • Makina erabiltzen den ingurua garbi eta oztoporik gabe edukitzea eta jantzi zabalik ez erabiltzen saiatzea.
  • Makinaren elementuak (katea…) aldian behin aztertzeaeta gaizki badaude aldatzea.
  • Ebaki beharreko piezari eustea, atzera egin ez dezan edo piezarik jaurti ez dadin.
ZATIAK EDO PARTIKULAK JAURTITZEA Txikia

Deskribapena

Era askotako pieza zati edo partikulen (metalezkoak, zeramikoak, likidoak, etab.) jaurtiketak hartzen ditu barnean, manipulatutako makinen edo elementuen osagai mugikorrak erabiltzearen ondorioz gertatzen direnak.

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Betaurreko babesleak erabiltzea.
  • Betaurreko / maskara babesleak nahitaez erabili behar direla adierazten duen seinalea jartzea.
  • Ebakitako piezaren proiekzioaren gainean ez egitea alboko oszilazio-mugimendurik motozerrarekin, makina piezan ez makesteko edo pieza edo haren zatirik ez jaurtitzeko.
KONTAKTU ELEKTRIKOEN ERAGINPEAN EGOTEA Txikia

Deskribapena

Makinek, lineek, koadroek eta abarrek zuzenean edo zeharka eragindako kontaktu elektrikoak hartzen ditu barnean.

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Isolamendu bikoitzeko sistemak kontaktu elektrikorik gerta ez dadin.
  • Instalazio elektrikoa Industria eta Energia Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailak baimendutako enpresa batek proiektatu, martxan jarri eta kontrolatu behar du.
  • Instalazioak hainbat arrisku aurreikusi behar ditu, hala nola pertsonekin kontaktuak gertatzeko aukera, suteak/leherketak gertatzekoa, etab.
MANIPULATZEN ARI GAREN OBJEKTUAK ERORTZEA Txikia

Deskribapena

Materialak nahiz erremintak manipulatzearen ondorioz objektuak erortzea hartzen du barnean.

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Segurtasun-botak erabiltzea.
OBJEKTUEKIN EDO OBJEKTUEK BEREN ARTEAN TALKA EGITEA Txikia

Deskribapena

Objektuen kontrako talkak edo objektuen arteko talkak, makineria-elementuek edo biltegiratutako gauzek eragindakoak.

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Ordena eta garbitasuna lanpostuan.
PERTSONAK MAILA BERERA ERORTZEA Txikia

Deskribapena

Pertsonak 2 m-tik behera dauden zulo, irekigune eta abarretik erortzea eta irristatua edo estropezu eginda izaten diren erorketak hartzen ditu barnean.

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Ordena eta garbitasuna.
HAUTSA INHALATZEA Handia

Deskribapena

Hautsa inhalatzeak ekarritako intoxikazio-arriskua.

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Maskara erabiltzea.
ZARATA Handia

Deskribapena

Langileak lan-eremuetan erabiltzen dituen erremintek edo makinek eragindako zarata hartzen du barnean.

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Belarri-babesak.
GAINESFORTZUAK Txikia

Deskribapena

Gainesfortzu fisiko dinamikoak eta estatikoak hartzen ditu barnean, baita mugimendu errepikakorrak ere, beren ezaugarriak direla-eta lanbide-gaixotasunak eragin litzaketenak.

Arriskuaren prebentziorako neurriak

  • Jasogailu mekanikoak erabiltzea.
  • Erreminta horrekin lan egiteko toki egokia aukeratu beharko da, langileek jarrera behartuak hartu behar ez izateko. Era berean, toki horretan ez da oztoporik izango.