Aurrekariak

Prozedura hau gauzatzeko betetzen dira Eraikuntzako Produktuen 89/106/EEE Zuzentaraua eta produktuetarako Europako arau harmonizatuak, eta hauek dira indarrean jartzeko datak (egitura-zuraren kasu zehatza barnean hartu da):

Produktua Arau harmonizatua Indarrean jartzeko data
Zeharkako sekzio laukizuzeneko egitura-zura, bere erresistentziagatik sailkatua UNE EN 14081-1 2012-10-01

Hori betebehar bat da fabrikatzaileentzat, eta haien produktuei horretarako ezarritako Adostasun Ebaluazioaren metodoren bat aplikatu beharko diete. Ordainetan, eraginpeko produktuek joan-etorri askea (merkaturatzea eta zerbitzuan jartzea) egin dezakete Europar Batasuneko lurralde osoan zehar. 6 arauen ZA.2 eranskinak ezartzen du CE adostasunaren ziurtapen-sistema aurreikusitako erabileraren arabera:

Produktua Aurreikusitako erabilera Mailak edo klaseak Ebaluazio-sistema
Zeharkako sekzio laukizuzeneko egitura-zura, bere erresistentziaren arabera sailkatua Eraikinak eta zubiak Su-erreakzioaren klasea 
C**, D, E, (D)***, F
2+

* Produktu edo materialak, zeinentzat fabrikazio-prozesuan argi identifika daitekeen etapa batek hobekuntza sortzen duen su-erreakzioaren sailkapenean (adibidez, suaren atzeratzaileak gehitzea edo materia organikoaren kantitatea murriztea).

** Produktu edo materialak, * oharrak barnean hartzen ez dituenak.

*** Su-erreakzioaren saiakuntza behar ez duten produktu edo materialak (hots, CWFT produktu edo materialak).