Eskaera jasotakoan, kontuan hartu behar da zer nahi duen bezeroak eta zein den hori lortzeko modurik merkeena. Horretarako, parkean, luzera eta diametroa aintzat hartuta egokia den ohol-enborra aukeratu behar da, ahalik eta pieza gehien lortzeko.
Zatirik meheeneko diametroa hartu behar da kontuan, eta enborraren zati zabala jan egin behar da. Ohol-enbor edo horren zati egokia aukeratutakoan, parketik zerraren sarrera-mahaira eramaten da.
Lan hori betetzen duen sailkatzaileak enborra aztertu eta horrek izan litzakeen anomaliei antzeman behar die; izan ere, anomalien arabera habeak baztertu egin daitezke eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituztelako, betiere bezeroak nahi duen sailkapena aintzat hartuta (C18, C24 edo C30).