Habea mekanizatutakoan, sailkapen-mahai batera bidaltzen da; bertan, zalantza izanez gero, haren kalitatearen adierazgarri diren ezaugarriak neurtzen dira. Honako hauek dira ezaugarririk adierazgarrienak:
Zurak desbideraketa horiek baditu, zalantza izanez gero, neurtu eta habeak adostasun-etiketaz markatzen dira, eskatzen den kalitatearen arabera.
Prozesua biltegiaren kontra egiten bada, habe horiek kalitatearen araberako multzoetan metatuko dira. Mekanizazioa eskaeraren kontra egiten bada, nahikoa da habeak eskatzen den gutxienezko kalitate-maila gainditzea bezeroari entregatu ahal izateko. Habea, CE etiketa duela, entregatzearekin batera, piezen identifikazioa jasotzen duen emate-agiria eta produktuarekiko adostasun-deklarazioa entregatzen dira.